
Haurreskola
0-2 urte
METODOLOGIA
Herritar aktibo eta konpetenteak sortzea da gure helburua. Horretarako, neurohezkuntzak proposatzen dituen jardueretan oinarritzen gara. Izan ere zientzia honek haurren garunak modu eraginkorrean nola ikasten duen ikertzen du eta guk jarduera horiek gure hezkuntza eredu propioan integratzen ditugu.
LEHEN PAUSUA
Haur eskolan hezkuntzaren mundura murgiltzeko lehen pausuan bidelagun bihurtzen gara.
Familiarekin lankidetzan haurraren oinarriak eraikitzen hastea dugu helburu haurraren garapen integrala sustatzeko.
Haurrak familiatik ikastolara ematen duen pausu horretan hezitzaile eta erreferenteekin atximendua landu, espazio seguruetatik mundua ikertzera pasatzeko.
Familiatik ikastolara eta ikastolatik mundura!
NOLA GARATZEN DUGU?
Haurraren garapenean lehenengo 24 hilabeteak oso garrantzitsuak dira, bertan ezartzen baitira pertsonaren oinarriak.
Ingurura moldatzea, esperimentatzea, izango da haurra jaiotzen denetik egunero bete beharko duen erronka eta erronka horri aurre egiteko ezinbestekoa da garapenerako eskaintzen dizkiogun aukerak eta baliabideak.
Aratz-en estimulazio sentsoriomotorra dugu ardatz eta norberaren esperientzia eta erritmoetatik abiatuta gure txikien identitatea, osotasunean, eraikitzen laguntzen diegu.
Ikasleak erabat aktiboak dira beraien ikaskuntza prozesuan eta irakasleekiko atxikimendu egokia lantzen dugu ezinbestekoa den inguru emozional egoki eta goxoan hazi daitezen.


Jolas Espazioa: mugimendua, ikaskuntza eta ongizate emozionala sustatzeko aukera
Kuboaren egitura espazio aberats eta malgu bihurtzen dugu, haurrak jolas librearen eta esperimentazioaren bidez ikas dezan.
Egitura honen barruan eta gainean, haurrak instalazio artistikoak, argi-jokoak, minimunduak eta beste hainbat proposamen esploratzen ditu. Sormena, autonomia eta ikerketa pertsonala bultzatzen dira haurrei egindako eskaintza hauekin.

Psikomotrizitate gela: mugimendua eta esplorazioa
Haurreskolako haurrek goizero psikomotrizitate gelara joateko aukera dute. Mugimendu askea eta gorputzaren ezagutza sustatzen dituen espazio honetan, oreka, koordinazioa, indarra eta espazioaren pertzepzioa lantzen dira.
Haurrak askatasunez esploratu eta esperimentatzeko aukera dute, beren erritmoa eta behar motorrak errespetatuz.

Familien sokak: harreman afektiboen ezagutza.
Haurraren garapenean identitatearen eraikuntza eta lotura afektiboak ezinbestekoak dira. Familien sokaren bidez, haurrek argazkiak ikusi eta identifikatzeko lehen urratsak egiten dituzte.
Txuribeltzean dauden irudien bidez, haurrek aurpegien formak eta ezaugarriak aztertzen dituzte, kolorea alde batera utzita, arreta bisuala eta pertsonen arteko harremanak identifikatzeko gaitasuna lantzen hasiz.

Bolumenak landuz: esperimentaziotik ingurunea ezagutuz.
Haurrek beren ingurunea esperimentazioaren bidez ezagutzen dute, eta, horretarako, material erakargarriak erabiltzen ditugu. Jarduera honetan, gorputzen edukiera eta bolumenaren kontzeptuak esperimentatzen dituzte, matematika goiztiarra lantzeko oinarriak ezarriz. Gailetak erabiliz, haurrak objektuak mugitzen, gorputzaren jabetza lantzen eta ensayo-error bidez ikasten hasten dira.
Gailetak, testura aldatzen duen material erakargarria izanik, haurraren ingurumenarekiko jakin-mina eta esperimentazio-gaitasuna sustatzen ditu.

Ibilbide sentsorialak
Sentsazio berriak esperimentatzea funtsezkoa da haurtzaroan. Haurreskolako irakasleek bereziki diseinatutako eskulan honen bidez, haurrek elementu desberdinen testurak eta propietate fisikoak ezagutzen dituzte, egurrezko plaka desberdinetan makarroiak, soka edo babarrunak itsatsiz. Gorputzaren bidez ikastea haurtzaroaren ezaugarri nagusietako bat denez, esperientzia hauek ikusmen, ukimen eta mugimenduaren bidezko ezagutza sustatzen dute.
Egitura honen barruan eta gainean, haurrak instalazio artistikoak, argi-jokoak, minimunduak eta beste hainbat proposamen esploratzen ditu. Sormena, autonomia eta ikerketa pertsonala bultzatzen dira haurrei egindako eskaintza hauekin.

📢 Familientzat proposamena!
Jarduera hau etxean ere egin dezakezue! Erabili eguneroko materialak, eta lagundu zuen haurrei ingurua esperimentazioaren bidez ezagutzen.
HAURRESKOLA TUTOREAK
Ikasturtea |
Tutorea |
HH 0-2 | Ana Cristina Martinez ![]() ![]() |
PT | Leire Iribarren ![]() |
Psikomotrizitatea | Maider Zinkunegi ![]() |
