Haur hezkuntza
2-5 urte
METODOLOGIA
Herritar aktibo eta konpetenteak sortzea da gure helburua. Horretarako, neurohezkuntzak proposatzen dituen jardueretan oinarritzen gara. Izan ere zientzia honek haurren garunak modu eraginkorreannola ikasten duen ikertzen du eta guk jarduera horiek gure hezkuntza eredu propioan integratzen ditugu.
ATEAK ZABALTZEN
Haur hezkuntzak hezkuntzarako eta mundurako ateak irekitzen dizkigu. Garapeneko ibilbide osoan haurra da protagonista eta ezinbestekoa da familia eta irakasleen arteko etengabeko elkarlana.
Haurrak erreferente argiak behar ditu ikasgela, ikastola eta mundua ikertzeko, ikastolatik eskaintzen dugun etapen arteko etengabeko elkarlanak hildo bera jarraitzera garamatza, honek haurrari segurtasuna eskaini eta esploratzeko eta jakin- mina sustatzeko beharra piztuz.
Hauek dira Aratzeko haur hezkuntzako oinarriak:
ADIMENAREN GARAPENARAKO PROGRAMA
Garapenerako funtsezkoa den une honetan metodologia gorenen atal desberdinak erabiltzen ditugu gure ikasleen garapen integrala bermatzeko, oinarri fisiko, kognitibo eta emozioanak ezarriz (programa de estimulación de la inteligencia de Doman). 0-6 urte bitarteko haurrak une sensoriomotrizean daude, hortaz gure metologiaren ardatz nagusia programa oinarritzen da, neurogarapenaren eta metodología manipulatibo eta espemientaletan, proiektuak edota matematika manipulatiboak bezala. Honela, esperientziak eta zentzumenak garapen integrala lortzea ahalbidetzen digu.
NEUROMOTRIZITATEA
Garuna garatzea helburu duten ariketa fisiko batzuk egiten ditugu egunero: patroiak, katuka, ibiliera homo eta kontralaterala edota brakeazio eskailera pasatzea, besteak beste.
Gidatutako mugimendu hauek kontzentrazioa eta koordinazioa eskatzen dute, ondorioz, garuneko hemisferioak konektatu eta konexio neuronal berriak sustatzen dira.
Aldi berean, koordinazioa, gorputzaren jabetza eta mugimenduaren beharra asetzen dute. Hauek ulermenean, arretan eta lateralitatea modu egokian garatzean eragiten dutelarik.
DOMAN IRAKURKETA METODOA (BITS-AK)
Egunero bi aldiz bots hitzetako txartel familiak erakusten dizkiegu modu dinamikoan. Beraintzat irudiak diren hitz hauek errepikapenaren bidez, bereizten doaz eta irakurketako hastapenak ematen hasten dira.
AHOZKO HIZKUNTZA ESTIMULATZEKO PROGRAMA
3 urtetik 5 urtera bitarteko programa bat da hau. Eranginkorrak direla frogatuta dauden ahozko hizkuntza estimulatzeko programetan oinarrituta dago. Bertan, adinaren arabera helburu batzuk finkatzen ditugu hizkuntza egoki bat garatzeko eta irakurketa -idazketa prozesuko hastapenak era egokian emateko. Hauek dira programan lantzen diren gaitasun batzuk: kontzientzia fonologikoa, entzunezko bereizketa, entzunezko oroimena…
I+Z
Haurrentzako egokitutako arnasketa eta yogako ariketen bidez, energia, arreta eta emozioak bidetzen ikasaten dugu, baita gorputzaren ezagutza eta jabetza izan dezaten ere. Horrela kontzeptuak barneratzeko ezinbestekoa den kontzentrazioa maila lortzen dugu.
ERLAXAZIOA/YOGA
Haurrentzako egokitutako arnasketa eta yogako ariketen bidez, energia, arreta eta emozioak bidetzen ikasaten dugu, baita gorputzaren ezagutza eta jabetza izan dezaten ere. Horrela kontzeptuak barneratzeko ezinbestekoa den kontzentrazioa maila lortzen dugu.
ZIRKULAZIO AUTONOMOA
Aratz ikastolan egunero lehen saioan zirkulazio autonomoa izaten dugu, haurrak askatasunez mugitzeko eta beren jarduerei buruzko erabakiak hartzeko gaitasuna du, hala nola ikasgelan edo jolas eremuetan, modu independientean. Horrek esan nahi du haurrak hainbat lan-arlotan mugi daitezkeela, beren interesen eta premien arabera.
Ikuspegi honen helburua ikaskuntza autozuzendua eta esplorazioa sustatzea da, haur bakoitzaren erritmo indibidualak errespetatuz. Gainera honako trebetasunak indartzen ditu, erabakiak hartzea, autorregulazioa eta haien gaitasunekiko konfiantza garatzea esate baterako.
PSIKOMOTRIZITATEA
Mugimenduaren bidez haurrak garapenean aurrea egiteko baliabide propioak eraikitzean datza. Gure ikasleek ekintza, jolas eta mugimendutik pentsamenduaren sorrerara doan prozesua sustatzen dute. Haurrak bere irudikapen mentalak gauzatzenditu bere ekintza, sentsazio eta emozioak adieraziz.
haur hezkuntza TUTOREAK
Ikasturtea |
Tutorea |
HH 2 | Jon Garcia / Jaione Etxarri |
HH 3 | Amaia Irastorza |
HH 4 | Naiara Ansa |
HH 5 | Eli Sangino |
Ikasturtea |
Tutorea |
PT | Leire Iribarren |
Ingelesa | Iraia Arruti |
Psikomotrizitatea | Maider Zinkunegi |