Aratz Ikastola Lehen Hezkuntza

Lehen hezkuntza

METODOLOGIA

Herritar aktibo eta konpetenteak sortzea da gure helburua. Horretarako, neurohezkuntzak proposatzen dituen jardueretan oinarritzen gara. Izan ere zientzia honek haurren garunak modu eraginkorreannola ikasten duen ikertzen du eta guk jarduera horiek gure hezkuntza eredu propioan integratzen ditugu.

EZAGUTZA ERAIKITZEN

Etapa honen hasieran garrantzitsua da haurrek autonomia eta ikasketa ohiturak barneratzea, horretako lateralitate programa aurrera ematen dugu, honek irakurketa-idazketa prozesua erraztuko duelarik.

Behin oinarriak ezarrita haurrak gai dira jarduera kognitibo konplexuagoak aurrera eramateko eta aktiboki parte hartzeko.

Ikasle inplikatuak, ekintzaileak eta bere buruarekiko konfiantza dutenak garatuko ditugu, etorkizuneko hiritar aktibo, kritiko eta eraldatzaileak heziz. Modu honetan gizarteko erronkei aurre egiteko aukerak irekitzen ari gara.

Zer lantzen dugu lehen hezkuntzan?

LATERALITATEA

Lateralitatea garuneko hemisferio batek bestearekiko duen dominantzia da. Lateralitatearen garapenak eragina dauka garunaren eraginkortasunean eta errendimenduan.

Honen garapenerako HHko programa motorrari jarraipena eman  eta lateralitate programa eramaten dugu aurrera. Haurrek jarduera motor desberdinak eginez mugimendu konzientetik abiatuz gorputzaren kontrola eta jabetza eskuratuz.

PSIKOMOTRIZITATEA

Mugimenduaren bidez haurrak garapenean aurrera egiteko baliabide propioak eraikitzean datza. Gure ikasleek ekintza, jolas eta mugimendutik pentsamenduaren sorrerara doan prozesua sustatzen dute. Haurrak bere irudikapen mentalak gauzatzen ditu bere ekintza, sentsazio eta emozioak biziz.

ADIMEN GAITASUN HANDIAK SUSTATZEKO PROIEKTUA

Gaitasun altuko ikasleentzako curriculuma aberasteko proiektua aurrera eramaten dugu. Bertan talde txikietan arloak proiektu bidez aurrera eramaten ditugu honek haurrei erronka bat suposatzen dielarik. Era honetan, beraien behar metologiko edota konpetentzialei erantzuten zaie eta haien ikasketa abiadura eta ezagutza berriak eskuratzeko motibazioa mantentzen da.

HIZKUNTZA

Aratz ikastolan, euskara eta euskal nortasunean hezten dira ikasleak, izan ere, helburu nagusia euskaldun konzienteak izatea da eta horretarako egunerokotasunean euskara oinarri izanik euskal kulturan murgiltzen dira.

KONTZIENTZIA FONOLOGIKOA

Kontzientzia fonologikoa, soinuak ezagutzeko eta erabiltzeko trebetasuna da. Kontzientzia fonologikoak kontzientzia fonemikoa hartzen du. Gure ikasleek Haur Hezkuntzatik jarraipena ematen dioten programa aplikatzen jarraitzen dute eta honek irakurtzen eta idazten laguntzen die, soinuak identifikatu eta bereizteko eta dagokien letra edo grafemarekin lotzeko gai izanik.

Oinarri hau hartuta irakurketa-idazketa prozesuan aurrera egiteaz gain, prebentzioak/ detekzioak egiten ditugu haurren prozesua lagunduz.

SOLASALDI DIALOGIKOAK

Ikasleek haien artean hitz egiten dute, esanahia eta ezagutza puntu horretatik eraikitzeko . Liburua oinarri hartzen da, bertan ikasleek irakurtzen dutena hausnarketa gai bihurtuz. Irakurzaletasuna sustatzen da modu honetan. Ikasleen arteko eztabaida edo hausnarketak sortzen dira eta gainera hiztegia eta ahozko adierazpena sustatzen dira.

I+Z

Ikasteaz gain gizartearentzako onuragarria den zerbait sortzea da. Hauetan parte hartuz zentzu kritikoa, erantzukizuna, enpatia eta elkartasuna bezalako baloreak lantzen ditugu.

Urtean zehar maila bakoitzak bete proiektua aurrera eramaten du eta horrez gain, Lh guztia batzen duen  irakurzaletasun proiektua aurrera eramaten dugu I+Z ikasgaian, mailaz maila haurrei erronka bat suposatuko dien proiektu bat aurkeztuz ikusgai daude azken produktuak “ikasleen txokoa” atalean.

Ikuspegi honen helburua ikaskuntza autozuzendua eta esplorazioa sustatzea da, haur bakoitzaren erritmo indibidualak errespetatuz. Gainera  honako trebetasunak indartzen ditu, erabakiak hartzea, autorregulazioa eta haien gaitasunekiko konfiantza garatzea esate baterako.

ADIMEN EMOZIONALA

Gure ikastolan ikaslea erdigunean jartzen dugu, ikaslea bere osotasunean hartatuz, hainbat ikerketak demostratu duten bezala ongizate emozionalik gabe ez dago ikaskuntza prozesurik eta are gutxiago gizaki zoriontsurik.

Adinaren araberako berezitasunak kontuan izanik, emozioak ezagutzetik, bere buruan identifikatzera pasatzen dira. Emozioak pentsamenduetatik bereiztea eta erlaxazioaren bidez kudeaketa xumea lantzera.

Lehen hezkuntzako 2. Ziklotik aurrera, gure ikasleek autoezagutza eta autoregulazioa lantzea dute helburu, norberak bere burua ezagutu, babestu eta autorregulatzen ikasteko pausuak emanten dituen, horrela bere buruarekin eta besteekin harreman osasuntsu bat eraiki dezan.

ERLAXAZIOA

Arnasketa eta yogako ariketen bitartez energia eta emozioak bideratzen ikasten dute, baita gorputzaren ezagutza eta jabetza izaten ere.

Ikasleei arretan mantentzen eta kontzentrazioa izaten laguntzen die, euren buruaren kontrola garatuz, haien emozionak kudeatzen laguntzen die honek.

MATEMATIKA MANIPULATIBOA

Hurbileko errealitatea betaurreko matematikoekin ikustetik abiatuta, inguruan dugun matematikaren funtzioa identifikatzea eta ulertzea du helburu. Jolasaren, ikerketaren eta behaketaren bitartez, ikasleek matematikarako konpetentzia garatzen dute. Kontzeptuak eta prozedurak ulertzen laguntzeko manipulazioaz baliatzen dira eta zehatzetik abstrakturako ibilbidea antolatzen dute.

KIMU

Ikaselkarrek sortutako lehen hezkuntzako lehengo hiru mailetara bideratutako proiektua da KIMU. Errealitate hurbileko egoeratan kokatzen du ikaskuntza eta ikasleen funtsezko konpetentziak garatzea du helburu. Arlo desberdinetako proposamen Didaktikotan egituratzen da. Proposamen didaktikoen arteko koherentzia, lotura eta osagarritasuna bermaten laguntzen digu, irakaskuntza-prozesua ikuspegi global batetik diseinatzen lagunduz.

EKI

Kimuren oinarriak jarraituz, diziplinarteko izaera duen Lehen hezkuntzako 4,5,6 eta DBHko 1,2,3,4 mailetako proiektuak dira. Konpetentziak ikas egoera errealetan lantzen, garatzen eta ebaluatzen ditu eta egoera horiek askotariko baliabideen erabilera integratua eskatzen die ikasleei. Era honetan, ikasleen parte hartzea eta balioak modu integratuan aplikatzeko aukera zabaltzen die ikasleei, errealitate hurbilarekiko interakzioaren bidez mundua ulertzea errazten die, bakarka zein lankidetzan.

lehen hezkuntza TUTOREAK

Ikasturtea

Tutorea

PT Maiteder Requejo / Leire Iribarren
Ingelesa Andrea Jauregi
Psikomotrizitatea Maider Zinkunegi
Orientatzailea Maiteder Requejo
Aratz Ikastola - Símbolo

LH Irudietan

Aratz Ikastola - Símbolo

ordutegia

Goizeko 09:00etatik 12:30ra 
Arratsaldeko 14:30tik 16:30ra

 

2024-2025 Ikasturteko
egutegia deskargatu