DBH
METODOLOGIA
Herritar aktibo eta konpetenteak sortzea da gure helburua. Horretarako, neurohezkuntzak proposatzen dituen jardueretan oinarritzen gara. Izan ere zientzia honek haurren garunak modu eraginkorreannola ikasten duen ikertzen du eta guk jarduera horiek gure hezkuntza eredu propioan integratzen ditugu.
GIZARTERATZEN
LHtik DBHrako trantsizioa aldaketa handia izan daitekeela ikasleentzat, eta aldaketa horretara ongi egokitzea da gure helburua.
Ikasleek trantsizioa ahalik eta modu egokienean egin dezaten, ikasleen jarraipen indibidualizatua eta gertukoa egiten dugu DBH osoan zehar. Horren ardura tutoreak hartzen du, batez ere. Izan ere, tutoreak bere gelan ordu asko ematen ditu astean zehar, horri lehentasuna emanez prestatzen dira ordutegiak; LHn bezala, tutorea ikasleen erreferentziazko pertsona da. Eta horri esker, ikasle bakoitzak duen garapena oso gertutik jarraitzea posible da.
Era berean, ikaslearen garapen egokirako ezinbestekotzat dugu familiekin elkarlana. Komunikazio handia izan ohi dugu familiekin. Izan ere, nerabezarorako trantsizioa egiten ari diren etapa honetan, oso argi dugu oraindik ez direla pertsona helduak eta, horrexegatik, ereduak behar dituztela oraindik ere, bai ikastolan baina baita etxean ere. Hori dela eta, gurasoekin oso maiz hitz egin ohi dugu, denok zentzu berean lan egitea baita onuragarriena ikaslearentzat.
Zer lantzen dugu DBH-n?
ANIZTASUNARI ERANTZUNA
Badakigu ikasle bakoitza desberdina dela, eta horrexegatik iruditzen zaigu ezinbestekoa ikasle bakoitza ezagutzea. Beharrezko behaketak eta detekzioak egiten ditugu ere ikasle bakoitzaren beharretara egokitzeko.
Ikasleen behar eta nahi anitzei erantzuteko baliabideak ditugu. Beste batzuen artean HBSP eta Dibertsifikazio Curricularreko taldeak ditugu, zenbait ikaslekin talde txikiagoa osatuz ikasle bakoitzarengan arreta gehiago jar dezakegu.
Era berean, aipagarria da Adimen Gaitasun Handiak sustatzeko proiektua ere badugula LHkoari jarraipena eginez eta etapa osoan zehar. Erronken bidez lan egiteko aukera zabaltzen zaie ikasleei, beraien behar konpententzialei erantzuna emateko helburuarekin.
SOLASALDI DIALOGIKOAK
Bestetik, solasaldi dialogikoak burutu ohi dituzte ikasleek. Modu honetara, ikaskideekin elkarbizitzen ikasten dute, norberaren iritziak eta hausnarketa pertsonalak plazaratuz, gainontzekoenak entzunez, eztabaidatuz, iritzia zuzenduz… Horrelako lanketekin ikasle aktibobilakatzen dira, hausnarketak egiten dituzte, emozioak azaltzen ikasten dute… Askotan, kalean egiten ditugu solasaldiak, herria bera ikaskuntza-espazio gisa baliatuz.
I+Z
Proiektu hauetan, ikasleek eduki jakin batzuk lantzen dituzte, ondoren horiek aplikatuz gizarteari zerbitzu bat emateko. Gainera, diziplinarteko proiektuak dira. Horrelako proiektuetan zein egunerokoan ikaskuntza kooperatiboa dugu oinarri. Talde-lanean aritu ohi dira gehienetan. Horrelako lanen bidez, euren artean edukiak azaltzeaz gain, elkarlanean aritzen ikasiko dute. Eta gainontzekoekin elkarlanean aritu ahal izateko, ezinbestekoa da norberak bere emozioak kudeatzen jakitea; honek lehenago aipatutakora eramaten gaitu zuzenean, autoezagutzara, hain zuzen. Norberak bere burua ongi ezagutzeak gainontzekoekin duen harremana ongi kudeatzen laguntzen du.
ADIMEN EMOZIONALA
Aurreko etapetan landutakoari jarraipena emanez, emozioei eta adimen emozionalari garrantzi handia ematen diogu. Izan ere, ikasleen ongizate emozionala gakoa da edozein ikaskuntza burutu ahal izateko.
Ikasleen garapen emozionalari zenbait ordu eskaintzen dizkiogu astean. Alde batetik, ohiko tutoretza saioak burutzen ditu tutoreak bere ikasle-taldearekin. Honetan, bereziki ikasleen autoezagutza lantzen dugu, norberak bere burua ezagutzea lortzeko. Kontuan izan behar da etapa honetan zehar euren identitatea eraikitzen joango direla, eta guretzat garrantzitsua da ikastolan garapen horri espazioa eskaintzea.
Era berean, ikasleen irteera profilari eutsiz, norberaren interes profesionalei eta etorkizuneko proiektuei buruzko hausnarketak sustatzen ditugu, pixkanaka euren ibilbidea izan daitekeenaren eskema mentala osatzen joan daitezen. Gainera, badakigu adin honetan taldeak indarra hartzen duela: ikasleak ohartzen dira arazo berdinak dituztela, eta elkarren artean identifikatuak eta ulertuak sentitzen dira. Egoera honetan, garrantzia ematen diogu norberaren autonomia garatzeari, taldearen indarrak modu indibidualean dituzten ardurak eta erantzukizunak ezkutatu ez ditzan. Honekin loturik, bizikidetzari ere espazioa eskaintzen zaio tutoretza saioetan. Ikasleek dituzten eskubideak eta betebeharrak lantzen dira, ikastolaren funtzionamendu egokia ahalbidetzen duten arauen inguruan hausnartuz eta hauek onartuz.
EKI
LHko jarraipena eginez diziplina arteko izaera duen proiektuak dira DBHko etapan EKI proiektua oinarri. Proiektu honek giltzarri ditu euskara, euskal kultura eta ikasleen gertuko testuingurua eta, honen bidez, ikasleek gaitasunak garatzea da helburua.
ORIENTAZIOA
Lau urteko etapa bada ere, hasiera-hasieratik ikasleen irteera perfilak zein izan daitezkeen badakigu. Horrexegatik, etaparen hasieratik ikasleekin orientazioa lantzen dugu, DBHko ibilbide osoan zehar arreta zuzena jartzen dugu honetan.
Ongi ezagutzen dugu, esate baterako, Oinarrizko Lanbide Heziketaren aukera. Horrez gain, bereziki bigarren zikloan (3. eta 4. mailetan) tutoretza-saioetan ikasleek graduatua eskuratu ostean dituzten aukerak lantzen dira:
- Batxilergoa eta Lanbide Heziketa, eta horiek garatzeko inguruko zentroetan dagoen eskaintza akademikoa
- Goi-mailako ikasketak egin ahal izateko aukeran dituzten prestakuntza-ibilbideak, bai unibertsitatean, bai goi-mailako zikloetan
Hezkuntza eskaintza aztertu ondoren, ikaslearekin batera dituen aukeren inguruko hausnarketa egiten dugu, erabakia hartzen laguntzeko. Horretarako, ikaslearen autoezagutzan jartzen dugu fokua: zein helburu/asmo dituen, zein lanbide duen gustuko, zein interes profesional dituen, zeintzuk diren bere gaitasunak eta indarguneak… Ondoren, ikasketa aukerak baloratzen ditugu, ikasketa-eskaintza osoa aztertuz. Prozesu honen bukaeran, tutorea ikaslearekin eta gurasoekin bilduko da, testen emaitzak eta orientazio aholkua emateko, eta baita aurrematrikulak eta matrikulak egiteko prozedurak azaltzeko ere.
DBH ondorengo ibilbide-eskaintza zabala dagoenez, etapa honetan zehar ikasleen konpetentzien garapenean jartzen dugu arreta, etaparen amaieran hautatuko duten ibilbide horretarako prest egon daitezen.
DBH TUTOREAK
Ikasturtea |
Tutorea |
DBH 1 | Uxue Inurrita |
DBH 2 | Maider Perez |
DBH 3 | Endika Ibarguren |
DBH 4 | Vanessa Alonso |
Ikasturtea |
Tutorea |
AK | Oihane Sampietro |
PT | Alazne Huegun / Mari Carmen Quintana |
Orientatzailea | Maiteder Requejo |