xomorroen etxea

JOLAS DEZAGUN XOMORROEKIN!

Aratz Ikastolan, Haur Hezkuntzako 2-5 urteko haurrekin batera, “Xomorroen Etxea” izeneko proiektua garatzen ari gara Ikaskuntza Bidezko Zerbitzua (I+Z) metodologiaren baitan. Proiektu honek helburu bikoitza du: batetik, haurren ikaskuntza aktiboa eta esanguratsua sustatzea; bestetik, ingurunean eta komunitatean eragin positiboa izatea.

PROIEKTUAREN ARDATZA

Proiektuaren ardatza ingurumenarekiko kontzientzia da. Haurrek intsektuen mundua ezagutzen dute, haien bizitokiak eta ekosisteman duten funtzioa ulertzen. Ikasitakoa praktikan jartzeko, herriko parkeetan bizi diren intsektuentzako etxeak diseinatu eta eraikitzen dituzte, ingurune naturala aberasteko eta biodibertsitatea zaintzen laguntzeko.

Lanaren faseak:

Lan hau hiru fase nagusitan antolatuta dago:

Sentsibilizazio fasean, haurrek naturarekin lotutako ezagutzak lantzen dituzte: intsektuen ezaugarriak, ekosistemak eta gure eguneroko bizitzan duten garrantzia.

Garapen fasean, talde-lanean jarduten dute, behaketaren eta esplorazioaren bidez etxetxoen diseinuak sortuz eta eraikitzeko prozesua aurrera eramanez.

Azkenik, aplikazio fasean, haien sorkuntzak herriko parkeetan kokatzen dira, benetako ekintza komunitario bihurtuz eta ingurumenarekiko ardura praktikan jarriz.

KOMUNITATEARI BEGIRA

Proiektuaren beste alderdi garrantzitsu bat komunitatearen parte-hartzea da. Udaletxearen laguntzaz eta herriko beste hainbat eragileren kolaborazioarekin (familiak, elkarteak, merkatariak…), proiektuaren inpaktua handitu eta herriari ekarpen erreala egiten zaio. Ikasleek, adin txikienetik hasita, esperimentatzen dute euren ekintzek inguruan duten eragina.

Halaber, proiektu honetan sormena, elkarlana, erabakiak hartzeko gaitasuna eta pentsamendu kritikoa lantzen dira. Haurrak beren ingurunea ezagutzeko eta eraldatzeko protagonista bihurtzen dira, eta ikaskuntza prozesua bizi-esperientzia bihurtzen da.

“Xomorroen Etxea” proiektua hezkuntza-esperientzia oso bat da: ingurune naturala zaindu, herritartasun aktiboa garatu eta komunitatearekiko konpromisoa sustatzen duen ekimena, haurrek eta helduek elkarrekin partekatua.

xomorroen etxea
xomorroen etxea

PARKEAN EGITEKO 3 JARDUERA-PROPOSAMEN FAMILIENTZAKO

xomorroen etxea

Xomorroen bila!

Etxetxoaren inguruan edo parke osoan intsektuak bilatzera gonbidatzen zaituztegu.

Zer aurkitzen duzue? Euliak, marigorringoak, tximeletak, inurriak…

Saiatu izenak esaten, zenbatzen eta beraien koloreak eta mugimenduak deskribatzen.

Haur txikiekin, “zer azpian dago?” jolasa erabil daiteke: harria altxatu, hostoa mugitu…

parkeko soinuak

Isil-isilik entzun

Parkeko puntu batean, lasai eseri eta 2-3 minutuz inguruko soinuak entzun: haizea, txorien kantuak, hostoen mugimendua…

Zer entzuten da? Soinuak izendatu eta haurrari bere buruan irudikatzeko eskatu: nor bizi da hemen? Zer egiten ari da? Soinuen mapa bat ere marraztu dezakezue gero.

xomorroari gutuna

Zure xomorro lagunari gutun bat

Parkean zaudeten bitartean, animatu haurra bere xomorro lagun imajinario bati gutun bat idaztera edo kontatzera (helduak idatzi dezake ahoz esandakoa).

Zer kontatuko lioke? Zer galdetuko lioke?

Gutuna ahoz grabatu, marrazki batez lagundu edo etxera eramateko gordetzeko aukera dago. Horrela, haurrak naturarekin harreman pertsonalago bat eraikitzen du.

Aratz Ikastola - Símbolo

Xomorroen etxea Irudietan

Aratz Ikastola - Símbolo

ordutegia

Goizeko 09:00etatik 12:30ra 
Arratsaldeko 14:30tik 16:30ra

 

2024-2025 Ikasturteko
egutegia deskargatu