Martxoaren bukaeran Rafa Mendia gure ikastolan izan zen bisitan. Hezkuntza arloko aditu handia eta Ikaskuntza eta Zerbitzu metodologia (ApS) sustatzen eta zabaltzen duen eragile garrantzitsua da.

Bere ibilbide profesionala hezkuntza berritzailean oinarritu du, eta hainbat urtez jardun du irakasleen prestakuntza, hezkuntza politikak eta ekitatearen aldeko lanetan, Estatuko eta nazioarteko eremuetan.

Bisita hau Aratz Ikastolak Ikaskuntza eta Zerbitzuaren estatuko finalista saria jaso duelako izan da. Aitorpen honek gure ikastolan ikasleen partaidetza, elkartasuna eta ekintza soziala ikaskuntza prozesuaren parte gisa lantzen dela berresten du.

rafa mendia aratz ikastola

Rafa Mendiaren bisitak gure lana balioan jarri eta metodologia honen inguruan hausnarketa aberatsak egiteko aukera eman digu.

Eskerrik asko, Rafa, zure gertutasunagatik eta hezkuntzarekiko grina partekatzeagatik!