Aste honetan zehar Hernani Errotzenek “Habitat” erakusketa jarri du Aratz Ikastolako aretoan eta Euskal Herriaren historia laburbiltzen duen panelez osatutako erakusketaz gozatzeko aukera izan dugu.
Gainera, Hernani Errotzen taldeko Beñi Agirrek bisita gidatua eskaini zuen eta han izan genituen DBH-ko ikasleak eta baita ikastolako guraso eta irakasleak ere haren azalpenak adi entzuten.
Eskerrik asko Hernani Errotzeni, euskararen eta euskaldunon Herriaren eta lurraldearen bilakaeraren gakoak ezagutzeko parada eskeintzeagatik.