Martxo mugitua izan genuen Aratz Ikastolan! Guraso Batzordetik bi ekintza berezi antolatu zituzten aisialdiaren eremuan haur guztiek parte har zezaten. Eta nolako arrakasta!
ALTXORRAREN BILA
Aratz ikastolako komunitatea osatzen dugun familiak, bai ikasle eta guraso, “Altxorraren bila” jokoan parte hartu genuen giro polit batean, lehiakortasunik gabe eta EUSKARAZ ederki aritu ziren gure seme alabak.
Ederki pasa genuen eta sariaz gozatu genuen bukaeran!
IRRINTZI IKASTAROA
EUSKAL KULTURArekin lotura berezia duen Irrintzi saioa izan genuen Ikastolako zelaian.
Bazenekiten irrintzia intentsitate eta erresonantzia bereizgarriak dituen euskal jatorriko oihu tradizionala dela? Oihu luze, zorrotza eta ozena da, normalean poza, emozioa, ospakizuna edo, batzuetan, arreta deitzeko erabiltzen dena. Euskal Herriko festetan, lehiaketetan eta kultura ekitaldietan oso ohikoa da.
Irrintzia euskal kulturan sakonki finkatuta dagoen ikurra da, batez ere baso – herri munduan, non urrutiko komunikazioarako edo adierazpen herrikoien egiteko erabiltzen zen. Gaur egun ere, irrintzia euskal identitatearen parte garrantzitsua da, eta horregatik, irrintziak botatzen ikasteko eta tradizio hau bultzatzeko antolatu zen ekintza polit hau.
Bota irrintzia!
