aurrematrikula: otsailaren 13tik 24ra

HITZORDUA HARTZEKO: 943550233 edo idazkaritza@aratzikastola.eus

AURREMATRIKULA EGITEKO DERRIGORREZKO DOKUMENTUAK:

  • Familia liburuaren fotokopia (ikaslea + (aita, ama, …)).
  • Ikaslearen aita, ama edo tutorearen NAN-aren fotokopia.
  • Errolda agiria.
  • Familia banandua edo dibortziatuaren kasuan, ezkonkide ohiaren baimen idazkia, ebazpen judiziala edo behin behineko neurria.

BAREMAZIOARAKO KONTUAN IZANGO DIREN BESTE DOKUMENTU BATZUK :

  • Ikaslearen anai-arrebaren batek ikastolan ikasten duela ziurtatzen duen agiria.
  • Ikaslearen aita, ama edo tutorearen lantegiaren ziurtagiria (Ez bada Hernanin bizi baina bertan lan egiten badu).
  • Errenta aitorpenaren kopia, EAE-tik kanpo aurkeztu bada.
  • Kide ugariko familia izatearen ziurtagiria (txartelarekin ez da nahikoa).
  • Erditze anizkoitzaren jaiotza egiaztatzen duen dokumentazioa.
  • Guraso bakarreko familia kidea izatearen ziurtagiria.
  • Bazkide kooperatibista izatearen ziurtagiria.
  • Ikaslearen, aitaren, amaren, anai-arreben edo tutorearen elbarritasun ziurtagiria.
  • Genero indarkeriaren biktima izatearen ziurtagiria.
  • Terrorismoaren biktima izatearen ziurtagiria.

BESTELAKO DOKUMENTUAK DBH-RAKO:

  • Musika ikasketa arautuak egitaren ziurtagiria.
  • Dantza Ikasketa arautuak egitearen ziurtagiria.
  • Errendimendu handiko kirol programa egitearen ziurtagiria.

Zalantzarik izanez gero deitu 943550233 edo idatzi idazkaritza@aratzikastola.eus

ATE IREKIAK

Aurten ate irekiak urtarrilaren 27an egingo ditugu. Antolamendu egoki bat izate arren, etapaka (adinka) antolatuko gara. Hori dela eta honako taldekatzeak egingo ditugu:

  • DBH (12-16 URTE): 17:00etan
  • Haurreskola, HH eta LH (0-12 URTE): 17:30etan.

Lehenik, gure Ikastolaren nondik norakoak azalduko ditu zuzendaritza taldeak eta jarraian, irakasleek instalazioak eta eskolako funtzionamendua azalduko digute.

Informazioa euskara hutsean helaraziko dizuegu baina behar izanez gero, bertan izango duzue itzultzaile bat laguntzeko.

Aurrematrikula egiteko epea otsailaren 13tik 24ra izango da.

matrikula epea irekita

matrikula epea irekita

Matrikula epea berriro ere ireki da: maiatzaren 9tik 16ra. Matrikula egin ahal izateko hiru aukera daude:

  1. Aratz Ikastolara gerturatzea.
  2. Telefonoz ikastolako idazkaritzara deitu eta hitzordua hartu. 943550233
  3. idazkaritza@aratz.eus helbide elektronikora idatziz hitzordua eskatu.
Aurrematrikula

Aurrematrikula

Aurrematrikula epea urtarrilaren 17tik 28ra irekita dago.

Gure idazkariarekin hitzordua hartu;  Aratz-en bertan, telefonoz ala emailez.

Zuekin lan egiteko irrikitan gaude! Animatu zaitezte eta etorri gurera!