ALTXORRAREN BILA ETA IRRINTZI IKASTAROA

ALTXORRAREN BILA ETA IRRINTZI IKASTAROA

Martxo mugitua izan genuen Aratz Ikastolan! Guraso Batzordetik bi ekintza berezi antolatu zituzten aisialdiaren eremuan haur guztiek parte har zezaten. Eta nolako arrakasta!

ALTXORRAREN BILA

Aratz ikastolako komunitatea osatzen dugun familiak, bai ikasle eta guraso, “Altxorraren bila” jokoan parte hartu genuen giro polit batean, lehiakortasunik gabe eta EUSKARAZ ederki aritu ziren gure seme alabak.

Ederki pasa genuen eta sariaz gozatu genuen bukaeran!

IRRINTZI IKASTAROA

EUSKAL KULTURArekin lotura berezia duen Irrintzi saioa izan genuen Ikastolako zelaian.

Bazenekiten irrintzia intentsitate eta erresonantzia bereizgarriak dituen euskal jatorriko oihu tradizionala dela? Oihu luze, zorrotza eta ozena da, normalean poza, emozioa, ospakizuna edo, batzuetan, arreta deitzeko erabiltzen dena. Euskal Herriko festetan, lehiaketetan eta kultura ekitaldietan oso ohikoa da.

Irrintzia euskal kulturan sakonki finkatuta dagoen ikurra da, batez ere baso – herri munduan, non urrutiko komunikazioarako edo adierazpen herrikoien egiteko erabiltzen zen. Gaur egun ere, irrintzia euskal identitatearen parte garrantzitsua da, eta horregatik, irrintziak botatzen ikasteko eta tradizio hau bultzatzeko antolatu zen ekintza polit hau.

Bota irrintzia!

irrintzi ikastaroa aratz ikastola
RAFA MENDIAREN BISITA ARATZ IKASTOLAN

RAFA MENDIAREN BISITA ARATZ IKASTOLAN

Martxoaren bukaeran Rafa Mendia gure ikastolan izan zen bisitan. Hezkuntza arloko aditu handia eta Ikaskuntza eta Zerbitzu metodologia (ApS) sustatzen eta zabaltzen duen eragile garrantzitsua da.

Bere ibilbide profesionala hezkuntza berritzailean oinarritu du, eta hainbat urtez jardun du irakasleen prestakuntza, hezkuntza politikak eta ekitatearen aldeko lanetan, Estatuko eta nazioarteko eremuetan.

Bisita hau Aratz Ikastolak Ikaskuntza eta Zerbitzuaren estatuko finalista saria jaso duelako izan da. Aitorpen honek gure ikastolan ikasleen partaidetza, elkartasuna eta ekintza soziala ikaskuntza prozesuaren parte gisa lantzen dela berresten du.

rafa mendia aratz ikastola

Rafa Mendiaren bisitak gure lana balioan jarri eta metodologia honen inguruan hausnarketa aberatsak egiteko aukera eman digu.

Eskerrik asko, Rafa, zure gertutasunagatik eta hezkuntzarekiko grina partekatzeagatik!

ARATZ IKASTOLA 2024ko IKASKUNTZA ZERBITZU PROIEKTUAgatik finalista

ARATZ IKASTOLA 2024ko IKASKUNTZA ZERBITZU PROIEKTUAgatik finalista

Zerbikas Fundazioak finalista aukeratu gaitu gure IRAKURZALETASUNA proiektuari esker.

Gure Ikasleen Txokoan ikus dezakezun bezala, ikastolako Lehen Hezkuntzako ikasleekin irakurzaletasuna bultzatzea helburu duen proiektua jarri genuen martxan lehengo kurtsoan.

Maila bakoitzak irakurketa errazteko, besteentzat eskuragarri eta interesgarri egiteko zereginean aktiboki parte hartzera animatzen duten jarduerak eginez.

PROIEKTUAREN HELBURUAK

Gure ikasleek proiektu hauek egitean baloreak landu eta barneratzen dituzte: zentzu kritikoa, lan koperatiboa, eta sentsibilizazioa adibidez. IRAKURLEZATASUNAK ikastola guztia batzen du eta komunitateari zentzua ematen dio.

Lehen Hezkuntzako talde desberdinek produktu desberdinak lantzeko, bakoitzak bere taldean, sentsibilizazio faseak, prestaketa lanak, diseinuak eta materialen prestaketak landu behar dituzte denon artean proiektua garatzeko.

Gure BIZIPOZA DUGU AUZOLAN proiektua ere aurkeztu genuen beste proiektu interesgarri artean. Hemen ikus ditzakezu denak.

Eskerrak eman nahi dizkiogu Zerbikas Fundazioari eta gure proiektuetan sinisten duten guztioi!