Urtarrilaren 14 eta 15ean Aratz-en ate irekiak egin genituen.

Oso pozik gaude gerturatu ziren familia guztiekin, egia esan asko izan dira gure proiektua ezagutzera etorri zirenak.

Bertan solasaldi politak suertatu ziren, baita gurasoen arteko esperientzia trukaketak ere. Aberasgarria eta oso atsegina izan da guretzako.

Jakin, oraindik ere eta aurrematrikula epea bukatzean, banakako ate irekiak egiten jarraituko dugula familien beharrei ahalik eta hoberen egokitzeko.

Animatu zaitezte eta etorri gurera!