Aratz Haur Hezkuntza

Haur hezkuntza
3-5 urte

Lantzen diren proiektuak

ADIMENAREN GARAPENARAKO PROGRAMA

Garapenerako funtsezkoa den une honetan metodologia gorenen atal desberdinak erabiltzen ditugu gure ikasleen garapen integrala bermatzeko, oinarri fisiko, kognitibo eta emozionalak ezarriz (Programa de estimulación de la inteligencia de Doman). 0-6 urte bitarteko haurrak une sensoriomotrizean daude, hortaz gure metodologiaren ardatz nagusia programa fisikoan oinarritzen da, neurogarapenean eta metodologia maninpulatibo eta esperimentaletan, proiektuak edota matematika manipulatiboak bezala. Honela, esperientziak eta zentzumenak garapen integrala lortzea ahalbidetzen digu.

NEUROMOTRIZITATEA

Programa honekin ikasleek koordinazio eta norberaren gorputzaren kontrola edukitzea lortzen da, gelan gorputz jarrera eta arreta maila egokia mantentzeko ezinbestekoa delarik. Mugimendu beharra asetu dutenez, atentzioa hobetu eta, ondorioz, edukien ulermena eta barneratzea areagotzen da.

Neuromotrizitatearen beste helburuenetariko bat lateralitate edo patroi egokia eraikitzen laguntzea da, eskuin nahiz ezkertientzako. Honekin irakurketa-idazketako arazoak (hizkien alderantzikatzea, testuen kokapen espaziala…) eta matematikakoak (unitate eta hamarrekoen erlazio espaziala, zenbakien alderantzikatzea…) ekiditen ditugu.

Lan fisiko hau (lau hanketako martxa, brakeazioa…) motrizitate lodian ematen da baina finean islatzen da. Pintzaren erabilera egokia sustatuz, ikasleen idazketan sor daitezkeen grafia arazoak ekiditen dira.

DOMAN IRAKURKETA METODOA (BITS-AK)

Adimenaren garapenerako programaren baitan BITS-en bidezko irakurketa dago (landutako hitzen irudi grafikoa). Haurrak une sentsorial gorenean daudela aprobetxatuz, egunero hiru aldiz bost hitzetako kategoriak erakusten zaizkie modu dinamikoan. Irudi hauen errepikapenaren bidez, ikasleek hitz hauek bereizten dituzte.

MATEMATIKA MANIPULATIBOAK

Zenbaki, errepikapen patroiak, eragiketak, neurriak eta geometria kontzeptuak era ludiko eta esanguratsuan ikasten ditugu zentzumenen bidez. Material desberdinen manipulazioaren bitartez, edukiak lantzen ditugu, paperean isladatu baino lehen, hauen ulermena bermatu ahal izateko.

ERLAXAZIOA/YOGA

Arnasketa eta yogako ariketen bidez energia eta emozioak bideratzen ikasten dugu, baita gorputzaren ezagutza eta jabetza izaten ere, horrela, kontzeptuak barneratzeko ezinbestekoa den kontzentrazio maila lortzen dugularik.

HH-bg

haur hezkuntza TUTOREAK

Ikasturtea

Tutorea

HH 2 Jon Garcia
HH 3   Naiara Ansa
HH 4 Eli Sangino
Aratz Ikastola - Símbolo

Haur hezkuntza Irudietan

Aratz Ikastola - Símbolo

ordutegia

Goizeko 09:00etatik 12:30ra 
Arratsaldeko 14:30tik 16:30ra

 

2023-2024 Ikasturteko
egutegia deskargatu